- Kalitatea eta ingurumena
- Efizientzia energia kudeatzen
- Prebentzioa
- Erantzukizun Sozial Korporatiboa

Tecunik enpresaren balio estrategikoen oinarrizko alderditzat hartu ditu segurtasuna eta lan-osasuna; helburu nagusia da istripurik ez egotea, lan-osasuna hobetzea eta lan-baldintzak bermatzea.
2002. urtean Tecunik bere prebentzio-zerbitzua sortu zuen. Zerbitzu horrek enpresako zuzendaritzaren babes osoa du, eta prebentzio-giroa sortu du hierarkia-lerro osoan nahiz enpresaren ekoizpen-prozesuan bertan; prebentzioa garatzeko eta integratzeko eragile bihurtu da.
 Urteetan zehar lortutako aurrerapen eta emaitza itzelen ondorioz, eta gure bezeroak, prebentzioarekin konpromiso argia dutenak, alor horrekin oso gustura egotearen ondorioz, Tecuni gure sektoreko enpresa konprometitu eta eraginkorrenetako bat bihurtu da Europan prebentzioari dagokionez. Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistema ISO 45001 arauaren bidez ziurtatuta dago.